Berrikuntzak amaituta, Barrena parkeko jolasgunea erabilgarri dago berriro
Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, amaitu dituzte Barrena parkeko jolasgunean egin dituzten berrikuntza lanak.
Barrena parkeko jolasguneko elementu handiko zorua aldatu dute.Ordiziako Udala Barrena parkeko jolastokian hobekuntzak egin ditu Ordiziako Udalak. Lan horien helburu nagusia haurren segurtasuna hobetzea izan da. Horretarako, parkean zeuden elementu handiko pinu azal lodia kendu dute, eta haren ordez kautxozko zoru berezi bat jarri dute, erorikoak arintzeko eta oinezkoentzako irisgarritasuna hobetzeko.
Horrela, espazioa erabilgarri dago berriz, eta jolasguneak segurtasun baldintza egokiagoak eskaintzen dizkie haurrei eta familiei. Udala pozik agertu da egindako lanen emaitzarekin, eta herritarrei dei egin die parkeaz arduraz gozatzera.













