Andra Mari eguna ospatuko dute bihar ostirala Idiazabalgo Gurutzeta baselizan
Meza, hamaiketakoa eta trikiti doinuak izango dira, 11:00etatik aurrera.
Ohiturari jarraituz, Idiazabalen Andra Mari eguna ospatuko dute bihar, abuztuak 15, Gurutzeta baselizan eta inguruan. Mezarekin hasiko da ospakizuna, 11:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa eskainiko die udalak bertaratzen diren guztiei. Hamaiketakoa trikiti doinuaz alaituta egongo da.













