
Bihar da Andra Mari Jasokundearen eguna, eta ohi bezala, Irrintziko dantzariek ezpata-dantza egingo dute parrokian, eta aurreskua gero plazan. Antxinako Ama txistularien laguntza izango dute.

Gazteenak izan dira garaile herriko bi kuadrillen arteko lehian.

Barandiaran museoak eskainiko du bihar 'Jentilen mundua' izenburupean. Larunbatean, gainera, bisita gidatuak egingo ditu Barandiaranen etxera.

Atzo arratsaldean jokatu ziren bi txapelketak, Alkainburu pilotalekuan, herriko jaien hasiera aurretik.

Mauleon hotelaren pareko txandakako plazak lekuz aldatu dituzte, Plazaola 2 eta 4 atarien parera. Bi plaza gehiago daude, orain 90 minutuz aparkatu daiteke doan, eta ez da derrigorrezkoa ticketa ibilgailuan uztea.

Atzo iluntzean hasi ziren igandera arte luzatuko diren Andra Mari eta San Roke jaiak. Lehengo eta oraingo txistulariak arduratu ziren pregoiaz eta txupina jaurtitzeaz.

Meza, hamaiketakoa eta trikiti doinuak izango dira, 11:00etatik aurrera.