Leire Murua-Amaia Larzabal eta Jon Agirre-Josu Ibarguren, Gabiriako pala eta pilota txapeldunak
Atzo arratsaldean jokatu ziren bi txapelketak, Alkainburu pilotalekuan, herriko jaien hasiera aurretik.
Pala txapelketako irabazleak urdinez, eta txapeldunordeak berdez. Maialen Igartzabal Gabiriako Andra Mari eta San Roke jaiak txupinazoarekin hasi aurretik, urteroko pala eta pilota txapelketak jokatu ziren arratsaldean, Alkainburu pilotalekuan. Emakumezkoek binaka jokatu zuren pala-goman, eta gizonezkoek ere binaka, esku pilotan.
Palan, Leire Muruak eta Amaia Larzabalek irabazi zuten txapelketa, Eresti Oiarbideri eta Izar Gastañazatorreri 30-24 gailenduta. Esku pilotan, berriz, Jon Agirrek eta Josu Ibargurenek irabazi zuten Patxi Ormazabalen eta Mikel Etxezarretaren aurka, 22-15ko emaitzarekin.

Pilota txapeldunak, gorriz, eta txapeldunordeak.













