Legazpin aurkitutako gizonaren heriotza ez da indarkeriaren ondorioz gertatu
Autopsiaren emaitzak hala erakutsi dute, eta Ertzaintzak amaitutzat eman du heriotza horren arrazoiak argitzeko abiatutako ikerketa.
Gaur goizean oraindik prezintatuta zegoen Gaztetxearen azpi aldeko lokalaren sarbidea.Tere Madinabeitia Legazpiko Gaztetxearen azpi aldeko lokalean aurkitutako gizonaren heriotza ez zen indarkeriaren ondorioz gertatu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak autopsia egin dio gorpuari, eta hori izan da emaitza. Ondorioz, Ertzaintzak heriotza hori argitzeko abiatutako ikerketa amaitutzat eman dute.
Hernani inguruko Mariano zen ostiral goizean Ertzaintzak Legazpiko Gaztetxea dagoen eraikineko lokal batean aurkitu zuten gizona. Marianok 51 urte zituen, eta azken aldian Legazpitik zebilen, non oso ezaguna zen taberna inguruetan eta Urola ibaiaren ondoko bidean ibiltzen zelako, motxila soinean eta makila eskuetan. Familiak aurreko asteazkenean salatu zuen haren desagertzea.













