Txirrindulariak, Gabiriako Andra Mari eguneko protagonistetako batzuk
Ormaiztegitik Gabiria arteko probaren 32. edizioa jokatu zen atzo. Oraindik bi egun bete-bete geratzen zaizkie gabiriarrei aurtengo jaiak amaitzeko.
Txirrindulariak izan ziren Amabirjinaren eguneko protagonistetako batzuk Gabirian. Hirugarren jai egunean, meza eta gero, Ormaiztegitik Gabiriara arteko txirrindulari igoera egin zuten. Aurtengoa, 31. edizioa zen.
Lasterketaren irabazlea emekumezkoetan Naiara Peñagarikano izan zen, eta gizonezkoetan Aritz Jauregi. Sari gehiago ere banatu zituzten kirol proba honetan
Emakumezkoak:
1. Naiara Peñagarikano
2. Larraitz Amundarain
Gizonezkoak:
1. Aritz Jauregi
2. Iker Galparsoro
Gainerako sariak:
– 32. sailkatuari saria: Lier Zaballos
– Txirrindulari gazteena: Danel Ormazabal
– Txirrindulari zaharrena: Jose Mari Larrañaga
– Arrondonetik Gabiriara, 8 urtez azpiko neska irabazlea: Amitz Avila
– Arrondonetik Gabiriara, 8 urtez azpiko mutil irabazlea: Telmo Betegi
– Ormazitegitik Gabiriara, 8 urtez azpiko mutil irabazlea: Amets Elosegi
Oraindik bi egun
Egitarauan erdiko muga gainditu dute dagoeneko gabiriarrek, baina oraindik bi egun dituzte gozatzeko, bihar gauean Joselu Anaiak taldearen dantza saioarekin aurtengo Andra Mari eta San Roke jaiak amaitu aurretik.
Abuztuak 16, larunbata, San Roke eguna
19:00. Herriko eta inguruko sagardo dastaketa eta txistor lehiaketa-dastaketa.
18:30. Bola eta toka lehiaketak. Izen-ematea 19:30 arte.
23:00. Kontzertuak: Sukena, Skabidean eta DJ Mortx.
Goizaldean, baratxuri-zopa.
Abuztuak 17, igandea, San Roke Txiki eguna
12:00. Bola, toka eta tiragoma lehiaketak, herritarrentzat.
17:00. Umeen Eguna.
19:00. Ardo beltz banaketa.
20:00. Afari merienda, plazan.
Ondoren, su artifizialak. Arratsaldean eta gauean, Joselu Anaiak musika taldea.
ARGAZKIAK: Aimar Imaz














