Josetxo Imaz memorialerako izen-ematea ireki dute
Irailaren 28arako antolatu ditu lasterketak Rxintoki atletismo klubak. Aurten 25. edizioa beteko du.
Josetxo Imaz memorialaren 25. ediziorako izen-ematea ireki du Txindoki Grupo Jaso Autowag Atletismo Taldeak. Irailaren 28an izango da aurten, eta ohi bezala, Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko udalen babesa izango du.
Herri korrikalarien hitzordu kuttun hau 11:00etan hasiko da, baina aurretik eskola mailako lasterketak egingo dira. Ondoren, 10 kilometroko lasterketa herrikoiari emango diote hasiera Altamira estadioaren kanpoaldetik, Ordizia, Beasain eta Lazkaon zehar ohiko ibilbidea egiteko. Helmuga ere Altamiran izango da.
Izena emateko epea irekita dago irailaren 27ra arte, eta www.kronoak.com webgunean egin behar da. Prezioa 10 eurokoa da, eta 500 dortsaletan egongo da muga. Egunean bertan ezin izango da izena eman.













