Maizpidek eta Patxi Perezek eta konpainiak dantzan jarriko dute Lazkao ostegunean
Barnetegiaren udako programazioak aurrera jarraitzen du. Bihar dantza saioa izango da, plazan, 18:30ean hasita.
Abuztura aurrera doa, eta bihar, Lazkaoko Maizpide barnetegiak hilabete honetarako prestatutako egitarauaren hirugarren hitzordua izango da, dantzarekin hain zuzen. Azken urteetan bezala, uda honetan ere, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera dago Lazkaon Maizpideren ekimenez. Herriko eragile desberdinek eta udalak lagunduta, egitarau zabala antolatu dute, eta biharko, dantza saioa prestatu dute.
Patxi Perez eta Kompainiak dantzan jarriko ditu herritarrak plazan, 18:30ean hasita.
Maizpideren abuztuko azken saioa hurrengo asteko ostegunean izango da, abuztuaren 28an. Barnetegitik bertatik aterata, bertso-triki-poteoa egingo dute, 18:30etik aurrera.













