Zerain hasi da Arantzazuko pelegrinazioari begira
Mutiloarrekin eta segurarrekin batera, irailaren 6an eta 7an egingo dute ohiko erromesaldia. Izena eman behar da hilaren 25erako.
Hiru herrietako erromesaldia, 2009koa.Pello Agirrezabal Aspaldiko ohiturari jarraituz, aurten ere Arantzazura erromesaldia egingo dute zeraindarrek, mutiloarrekin eta segurarrekin batera. Irailaren 6ko eta 7ko asteburuan egingo dute, eta izenak emateko epea hilaren 25ean, astelehenean, amaituko da. Mari Karmen Mendizabali eman behar zaio izena.
Zerainen, 08:00etan abiatuko dira plazatik, eta 09:00etan Aldaolatik joango direnak. San Adriango Aterpetxean elkartuko dira denak, elkarrekin Arantzazuraino joateko Urbiatik bueltan. Arantzazun elizkizuna izango da, eta arratsaldean, udalak ordaindutako autobusez itzuliko dira erromesak.
Hurrengo egunean ere, igandean, izango da aukera Arantzazuko elizkizunera joateko. Irteera horretarako, Segurako Germanenean hartu behar da txartela.













