Emaneurre Euskarari eguneko herri kirol desafiorako, 26 talde
Irailaren 6an ospatuko da euskararen inguruko festa. Herri kiroletan inoiz izan den partaidetzarik handiena izango da. Bazkarirako txartelak salgai daude.
Irailaren 6an izango da Emaneurre Euskarari Eguna.Tere Madinabeitia Irailaren 6ko Emaneurre Euskarari egunean 26 taldek parte hartuko dute herri kirol lehian. Euskal Jaien barruan ospatzen den euskararen inguruko festa egun horrek inoiz izan duen partaidetzarik handiena izango da.
Bazkarirako txartelak
Emaneurre Euskarari egunean herri kirol desafioan parte hartzen ez dutenek ere izango dute aukera bazkarira joateko. Txartelak salgai daude Krikil, Sugaar eta Amonane tabernetan.













