'Amak' komedia eta Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa, Ordizian
Txartelak eros daitezke dagoeneko Internet bidez. Irailaren 5an Txaloren 'Amak' komedia izango da Ordiziako Herri Antzokian, eta irailaren 14an, Zuhaitz Gurrutxagaren 'Nortasun Agiria' bakarrizketa.
Ordiziako Euskal Jaien barnean, Herri Antzokian izango diren bi ikuskizunetarako txartelak salgai daude dagoeneko Kutxabanken webgunean. Batetik, irailaren 5ean, 20:30ean, Txalo Produkzioak Amak antzezlana eskainiko du; eta bestetik, irailaren 14an 19:00etan Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun Agiria bakarrizketa.
‘Amak’ komedia
Amak komedian ikastetxe bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeen arteko istorio “desesperagarria” kontatzen da. Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira… Intza Alkain, Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles eta Oihana Maritorena dira aktoreak.
Zuhaitz Gurrutxagaren ‘Nortasun Agiria’
Nortasun Agiria Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarraren hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta besteak beste, bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.













