Festa Zerainen haur sahararrak agurtzeko
Uztailaren erdi aldean iritsita, asteazkenean amaituko dute egonaldia herriko aterpetxean Oporrak Bakean egonaldia egin duten hamabi haurrek. Festa batekin agurtu zituzten herritarrek larunbatean.
Zeraingo aterpetxean hilabetetik gorako egonaldia egin eta gero, asteazken honetan itzuliko dira etxera Saharako hamabi haurrak. Oporrak Bakean ekimenaren bitartez egon dira azken aste hauetan Goierrin, kanpalekuetan bizi dituzten baldintza gogorretatik atseden hartzeko. Egonaldian zehar jarduera ugari egin dituzte eta inguruak ezagutu dituzte.
Zeraindarrak asko inplikatu dira haur sahararren egonaldi honetan, eta harreman estua mantendu dute une oro. Hori dela eta, joan aurretik agur festa bat antolatu zieten joan den larunbatean, eta hamarnaka lagun elkartu ziren, jai giroan.
BIDEOA: Gotzon Aranburu













