San Bartolome ermitan elkartuta
Ordiziako San Bartolome ermitan meza eta hamaiketakoa egin zituzten atzo, San Bartolome egunean.
Beste urtebete gehiagoz, San Bartolome egunean (abuztuaren 24an) izen bereko ermitan elkartu ziren atzo hainbat eta hainbat ordiziar. Ermitaren kanpoko aldean egin zuten meza, “barruan dena hankaz gora dagoelako”, dio Pello Otegi auzotarrak.
Mezan bildutako dirua (685,14 euro) ermita berritzeko izango da. Eskerrak eman nahi dizkiegu Parrokiari dirua emateagatik eta udalari karpak jartzeagatik”.
Bertaratutakoentzat mokadutxoa prestatu zuten, Agus Uranga ordiziarrak egindako San Bartolome ermitaren maketa ere ikusten zuten bitartean. Amaieran, antolatzaileek, bazkaria egin zuten ermitaren babespean.
Plan integrala
Datorren urtean San Bartolome eguneko meza ermita barruan ospatzea aurreikusten dute. Izan ere, dagoeneko aurkeztu dute San Bartolome ermita berritzeko plan integrala. Azaro alderako aurreikusten dute bi urterako diru laguntza onartzea, “zorua tapatu eta teilatua konpontzeko. Ea datorren urtean barruan elkartzen garen”.
Indusketak
Indusketak egiten ere hasiko dira datorren astean. “Bosgarren indusketa izango da. Ermitaren kanpo aldean, ezker aldean, Eroski aldean egingo dute”.















