Batis Goikoetxea argazki rallya, aurten irailaren 14an
Legazpiko Ikatza elkarteak antolatuta, 18. ediziora iritsi da. Agorreko Santiktutz jaien barruan egingo dute.
Legazpiko Ikatza elkarteak eta udalak antolatuta, irailaren 14an egingo da Batis Goikoetxea argazkilari zena gogoratzen duen argazki rallya. Aurten 18. ediziora iristen da argazki rallya. Azken urteetan bezala, helduei eta gazteei zuzenduta egongo da.
Helduen atalean, 250 euro, 150 euro eta 100 euro izango dira saritan hurrenez hurren lehen, bigarren eta hirugarren bilduma onenentzat, eta beste 100 euro herriko onenarentzat, gehi garaikurra lau sarituentzat. Gazteen atalean, 100 eurokoa, 75 eurokoa eta 50 eurokoa izango dira sariak, eta diploma hirurentzat.
Iazko irabazleak
Iazko argazki rallya ere Agorreko Santikutzetako igandean jokatu zen, eta 58 helduk eta 10 gaztek parte hartu zuten. Helduen arteko irabazlea Manu Barreiro izan zen, Gorka Gomez bigarena eta Jose Miguel Romero hirugarrena; herriko saria Carlos Mediavillarentzat izan zen. Gazteen atalean Leire Martinek irabazi zuen lehen saria, Leire Gutierrezek bigarrena, eta Erika Vivaldok hirugarrena.













