Beleak agur esan du Zegaman
Aurtengo San Bartolome jaiak atzo gauean amaitu ziren, belea agurtzeko ikuskizunarekin.
San Bartolome jaiak amaitu dira Zegaman. Atzo agurtu zuten belea hurrengo urtera arte, herriko kaleak zeharkatuz eta udaletxeko balkoitik zegamarrek egindako ikuskizunarekin. Ekitaldiz, jendez eta, batez ere, giro bikainez beteriko asteburua izan da.
Jaiak joan den ostiralean hasi ziren, belearen jaitsierarekin, eta atzo amaitu ziren, nahiz eta oraindik ekitaldi batzuk geratzen diren hurrengo asteburu honetarako. Larunbatean, 09:30ean hasita, 91. San Bartolome txirrindulari afizionatuen proba jokatuko da, eta igandean, 10:30etatik aurrera, Belatxingak elkarteak antolatutako Probintziako Bolo txapelketa.
BIDEOA: Gotzon Aranburu













