Lau festa egun aurretik
Atzo hasi ziren Ataungo San Gregorio auzoko jaiak. Asteburuaren ondoren, San Gregorio eguna ospatuko dute asteazkenean.
Gazte batzuk gaur eguerdian, kuadrilla bazkariaren aurretik pilotalekuan.Izaro Villarreal Hasi dira Ataungo San Gregorio auzoko jaiak. Atzo txupinazoarekin ekin zioten bost eguneko egitarauari. Gaur eguerdian kuadrillak txuriz jantzita atera dira kalera, eta kuadrillen bazkaria izan dute gero.
DJ Txekorrek girotuko du arratsalde partea, eta iluntzean presoei elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute. Kuadrillen afaria izango da ondoren, eta gauean Iratzar erromeria.
Gaurkoarekin, lau festa egun dituzte aurretik herritarrek, ekitaldiz beteak. Asteburuaren ondoren, bi egun izango dituzte atseden hartzeko, eta asteazkenean, irailaren 3an, San Gregorio eguna ospatuko dute.















