Legazpiko La Salle eskubaloi klubeko taldeei deialdia
Datorren asteartean elkartuko dira kadeteak eta infantilak Bikuña kiroldegian, 17:30ean, lehen entrenamendua egiteko. Ondoren, senior eta jubenil taldeko neskeen txanda izango da, 19:30ean.
La Salleren infantil taldea, aurreko denboraldikoa.La Salle Legazpiko La Salle eskubaloi klubak amaitu ditu oporrak, eta taldeetako batzuk hasita daude entrenamenduekin, laster abiatuko den denboraldi berriari begira. Aste honetan mutilen senior eta junior taldeek egin dituzte lehen prestaketa saioak, eta hurrengo astean, kadeteak eta infantilak hasiko dira, baita neska seniorrak eta juniorrak ere.
Irailaren 2rako, asteartea, egin diete deialdia kategoria horretako neska eta mutilei, hau da, 2010, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoei. Bikuña kiroldegiko pistara azaldu beharko dira, 17:30erako.
Ondoren, 19:30ean, senior eta jubenil neskak elkartuko dira, hau da, 2009 urtean edo aurretik jaiotakoak.













