Haurren eguna da gaur Ataun San Gregorion
Jaietako hirugarren egunean sartu dira ataundarrak. Haurren bazkarian adin askotako 105 gaztetxo elkartu dira. Arratsaldean mozorro festa dute.
Jaietako hirugarren egunean sartu dira Ataun San Gregorion, eta gaurko egunaren zati handi bat haurrei eskaini die. Buruhandiak, bazkaria, puzgarriak eta mozorro festa zituzten herriko gaztetxoenek gaurko agendan. Bazkarian 105 haur elkartu dira; 4 urtetik 8ra bitartekoek jolas gelan bazkaldu dute, eta 8 urtetik gorakoek, pilotalekuan, bazkal aurretik muntatuta zeuden puzgarrien ondoan. Makarroiak txistorra eta gaztarekin, eta jogurta zuten bazkaltzeko.
Arratsaldean mozorro festa dute, eta ondoren, heldugoentzako afariaeta musika izango da.
Gaur, larunbata
17:30 Umeentzat askaria
18:30 Mozorro festa. Gaia: Ura. Bitartean Dj Fresa Morango
21:30 Oilasko jana (mahai tresnak norberaren kontu)
23:30 Derrumbe
Ondoren Iratzar erromeria
Abuztuak 31, igandea
11:30 Pilota partidak
12:30 Kantu poteoa
18:00 Otsoak Dantza Taldearen ikuskizuna
19:30 Gazta dastaketa
Irailak 3, San Gregorio
10:00 Meza santua
Ondoren salda beroa Pelotazalen













