Itsasoko mendi bizikleta birak 40 partaide bildu ditu
San Bartolome jaien barruan egin da bira, eta txirrindulariak 14:30ean abiatu dira herriko plazatik. Bihar amaituko dira festak.
Itsasoko San Bartolome jaiek aurrera jarraitzen dute, eta gaur bigarren txanpan murgildu dira. Mendiko bizikleta martxak eman dio hasiera bihar eguerdira arte luzatuko den egitarauari.
Bizikleta martxak 40 txirrindulari elkartu ditu, eta eliza paretik abiatu dira guztiak 16:30ean, 25 kilometro inguruko ibilaldia egiteko, Itsaso inguruko mendietan gora eta behera. Amaieran, opariak zozkatuko ditu antolaketak.
Ondoren, festa giroan sartuko dira berriz ere itsasoarrak.
Gaur, larunbata
19:30: Paella lehiaketa herrikoia eta ondoren afaria.
22:30: ALAIKI taldearen emanaldia.
Bihar, igandea
11:00: Hilerrian meza.
12:00: Trapalata txaranga.
13:00: Herriko ondareari buruzko aurkezpena: ogi-labeak.
14:00: Festen itxiera Trapalata txarangarekin













