Mutiloako errepidea itxiko dute datorren astean, lanengatik
Irailaren 8tik 12ra egingo dituzte lanak, eta zirkulazioa Ergoena auzotik bideratuko dute.
Ergoena auzoko udal errepidetik desbideratuko dute trafikoa lanek irauten duten bitartean. Hitza GI-4571 errepidean izan den luizia dela eta, errepideari eusteko lanak egingo dituzte datorren astean. Ondorioz, errepidea erabat itxita izango da zirkulazioarentzat. Lanak bost egunez luzatuko dira, irailaren 8tik 12ra eta errepidea 8:00etatik 19:00etara egongo da itxita. Zirkulazioa Ergoena auzotik desbideratuko da.













