
EHUk antolatutako ikastaroaren lehen jardunaldia egin dute gaur. Bihar beste lau hitzaldi izango dira Ataungo Herri Antzokian. Hitzaldiaren bideoa, albistean.

'Eraukon, eskuaren mintzoa' film-dokumentala azaroan grabatzen amaitzea aurreikusten dute Iban Toledo goierritarrak eta Oroitz Zabalak.

Foru Aldundiak diruz lagundutako instalazioa jolas gune bat izatetik harago, babesleku klimatiko bat ere bada.

Xabier Anuntzibai artista beasaindarrak mural erraldoia margotu du Beasaingo Senpere kaletik Lazkaora doan bidean.

Gazteen mailako 44. Lierniko txirrindularitza probarekin hasiko da jaia. Herri bazkaria, bertsolariak eta herri kirolak festa eguna amaitzeko.

Irailaren 8tik 12ra egingo dituzte lanak, eta zirkulazioa Ergoena auzotik bideratuko dute.

Irailaren 18tik 21era bitartean ospatuko dituzte herriko jaiak Itsasondon. Herri afarirako eta paella janerako txartelak erosi behar dira. Itsasondo-Arama derbirako eta frontenis txapelketako izena eman behar da.

Abuztuaren 24ko goizaldean egin zituen azken ogiak eta madalenak Zegama okindegiak. Kepa Galparsoro arduradunak erretiroa hartu du, eta amaitutzat eman du 1996an abiatutako bidea. Mota askotako ogiak egin ditu urte hauetan zehar, eta Gipuzkoa osoan saldu ditu. Bezeroek penaz hartu dute itxiera.

Udalek diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte hilaren 23ra arte. Zaldibia, Gaintza eta Ataungo alkateak «pozik» daude deialdiarekin. Joan den astean aldundiko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia izan da.

Bigarren Federazio mailara igota, igandean ekingo dio Beasain KEk denboraldiari, Tudelanoren aurka, Tuteran.

Kintoen zapi banaketa eta bertso poteoa izango dira bihar, asteburuari hasiera emateko.

Andraitz kirol elkarteak 3x3 txapelketaren edizio berri bat antolatu du, Legazpiko jai txikien larunbaterako. Izenak emateko epea irekita dago.

Tamaina handiko lanak dira, burdin, harri eta egurrarekin egindakoak. Erakusketa urriaren 10era arte egongo da zabalik.

2022ko txapelketa bezala, Nafarroa Arenan jokatuko dute. Hori bai, aurreko aldiarekin konparatuz, bi bertsolari gehiago sailkatuko dira bai Arabako txapelketatik, bai Nafarroakotik eta bai Xilabatik; beraz, lehen faseak saio bat gehiago izango du.

Ordiziako saskibaloi taldeak ekainaren 21ean antolatutako VI. Azatxo topaketari esker 4.848,14 euro bildu dituzte Aita Mari itsas salbamenduko Gobernuz kanpoko erakundearentzat.

Urteroko moduan, bost kontzertu egingo dituzte: lau Antion eta bosgarrena Ezkioko Igartubeiti baserrian.

Irailaren 9an eta 23an egingo dituzte, adin eta ordu desberdinetan banatuta. Ikasturtea urriaren 14an hasiko da, irakasle berriarekin.

Aurreko ikasturteari jarraituz, kirol eskaintza zabala prestatu du Gabiriako Udalak ikasturte berrirako.