Patin ikastaroetarako ate irekiak antolatu ditu Irristakak
Irailaren 9an eta 23an egingo dituzte, adin eta ordu desberdinetan banatuta. Ikasturtea urriaren 14an hasiko da, irakasle berriarekin.
Zaldibian egindako III. Patin topaketako irudia. Goierriko Hitza Ikasturte berria dator eta bueltan dira kiroletarako haurren inskripzioak. Irristaka Zaldibiako patinaje taldeak ere ate irekien bi saio antolatu ditu kurtso berriaren hasierarako. Irailaren 9an eta 23an egingo dira ate irekiak, ordu eta adinetan banatuak: 16:15ean Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarrengo eta hirugarrengo mailetako haurrentzat bideratuko da aurkezpena; 17:15ekoa laugarrengo, bosgarrengo eta seigarrengo mailakoentzat; eta 18:15ean, azkena, berriz, DBH eta helduentzat. Ohitura zaharra mantenduta, baina irakasle berriarekin datoz aurtengo saioak Aitor Vacasekin, urriaren 14tik aurrera.













