Yoga edo pilatesen izen emateko aukera udaletxean, bihar arte
Aurreko ikasturteari jarraituz, kirol eskaintza zabala prestatu du Gabiriako Udalak ikasturte berrirako.
Gabiriako udaletxea artxiboko irudi batean. Gabiriako Udala Ikasturte berria martxan da eta Gabiriako Udalak ere kirol eskaintza zabala prestatu du aurtengo ikasturterako. Urteroko moduan, yoga, zumba eta pilates/gap ikastaroak antolatuko dituzte aurtengoan ere, iazko irakasleak saioak eskaintzen jarraitzeko prest baitaude. Horretarako, baina, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, ikasle kopuruaren araberako saioak antolatzeko. Interesa duenak, beraz, ostirala baino lehen izena eman beharko du udaletxera deituta (943 88 07 34) edota WhatsApp mezua bidalita (670 364 718 Maialen).













