Berrikuntzekin abiatuko da irakurketa kluba ikasturte berrian
Euskarazko literaturaren irakurketa sustatzen jarraitzeko berrikuntza nagusia 8-12 urteko gaztetxoei zuzendutako komikien kluba da.
Haurrentzako irakurketa klubeko hainbat partaide.Beasaingo Udala Beasaingo Udal Liburutegiak berriro jarriko ditu martxan 2025-2026 ikasturteko irakurketa klubak, euskarazko literaturaren irakurketa eta gozamen partekatua sustatzeko.
Haurrentzat, irakur-jolas txokoa izango da berriz ere protagonista, ipuin, kantu, olerki eta jolasen bidez irakurketarako zaletasuna pizteko. Gurasoek, gainera, seme-alabekin etxean irakurtzeko baliabide eta teknikak eskuratuko dituzte.
Aurten, berrikuntza nagusia 8-12 urteko gaztetxoei zuzendutako komikien kluba da, irudien bidezko narrazioa eta euskarazko komikigintza gertutik ezagutzeko.
Izen-emateak eta informazio gehiago, Beasaingo Udal Liburutegian bertan, 943 02 80 70 telefono zenbakira deituta, biblioteka@beasain.eus epostara idatzita, edota hemen klik eginda.













