Hasi da Ordiziako aparteko feria esnatzen
Martxan da Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. 09:00etarako Beti-Alai pilotalekuan zeuden 52. Gazta Lehiaketara aurkeztutako 45 gaztak. Garagartza plazan behi eta txekorrak daude, Barandiaran plazan frutak, barazkiak eta euskal oiloak. Ikus bideoa albistean.
Ordiziako 52. Gazta lehiaketara aurkeztutako gaztak, atzean dantzariak direla.Iñaki Gurrutxaga Eguna argitzearekin batera Ordiziako kale eta plazek beste itxura hartu dute, Euskal Jaietako aparteko azoka hartzeko. 08:45ean atera dituzte D’elikatuz zentrotik aurtengo 52. Gazta Lehiaketara aurkeztutako 45 gaztak –23 ketu gabeak, 22 ketuak–, eta zalgurdiz eraman dituzte frontoira kalejiran.
Garagartza plazan Piriniar arrazako behi eta txekorren lehiaketa dago, eta Barandiaran plazan fruitu, barazki eta euskal oiloena.
Plaza Nagusian asteazkeneroko ohiko feria egiten ari dira, eta Ordizia eta Urdaneta kaleetan bestelako postuak daude.













