La Leze gazta irabazle Ordizian
Urrezko Kutxa garaikurra ere irabazi du, 10 urtean hiru aldiz irabazteagatik. Arkaitz Jauregi semeak, eta Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi bikoteak jaso dituzte sariak. Irabazlearen gazta erdiarengatik 5.200 euro ordaindu ditu Donostiako Itxaropena jatetxeak.
La Lezeko Arkaitz Jauregi, Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi, gaur, Ordiziako 52. Gazta txapelketaren garaikurrekin. Iñaki Gurrutxaga Ordiziako 52. gazta lehiaketa eta Urrezko Kutxa garaikurra La Lezek irabazi du, Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi goierritarrenak.
10 urteetan hiru aldiz irabazi dute lehiaketa: 2022an, 2024an eta 2025ean.
Sailkapena horrela geratu da:
1. La Leze (Ilarduia)
2. Kortaria (Lekaroz, Nafarroa)
3. Ipiñaburu (Ipiñaburu, Bizkaia)
4. Loperena (Egozkue, Nafarroa)
5. Goiburu (Segura)













