Txapagain pilota eskolaren bilera, bihar
Ordiziako pilota eskolak irailaren 15ean hasiko ditu entrenamenduak. Bihar, bilera antolatu dute gurasoentzat.
Txapagain pilota eskolako Unax Irazu eta Telmo Alberdi pilotariak.Ordiziako Udala. Ordiziako Txapagain pilota eskolak 2025-2026 ikasturteko entrenamenduak irailaren 15ean hasiko dituela jakinarazi du. Dena den, entrenamendu horiek egiteko ordutegiak eta gainontzeko zehaztasunei buruz hitz egiteko gurasoentzat bilera antolatu dute, bihar, 18:00etan, Beti Alai pilotalekuan.













