Uztarroz, Leizaola eta Lezama omendu dituzte
Hilberriak diren Jose Mari Uztarroz, Fermin Leizaola eta Luis de Lezama omendu dituzte Ordiziako gazta lehiaketan.
Leizaolaren familiartekoak.Loinaz Agirre. 52. gazta lehiaketaren irabazlea jakinarazi aurretik, omenaldirako tartea hartu dute Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Idiazabal Gaztarekin eta Ordiziarekin lotura handia izan duten hiru pertsona omendu dituzte, hilberriak hiruak: Jose Mari Ustarroz, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakari ohia; Fermin Leizaola etnografoa; eta Luis de Lezama, Lezama taldeko lehendakaria.
Martinezeko Kontxita Telleria sukaldaria ere gogoan izan dute. Idiazabal Gaztaren kofradiaren hurrengo kapituluan omenduko dutela aurreratu dute.













