Olaia Inziarte eta Eñaut Elorrietaren Altzagako kontzertuetarako gonbidapenak
Udazken kulturalaren barruan, urriaren 3an Inziarterekin solasaldi musikatua egingo du Ianire Aranzabalek. Eñaut Elorrietaren kontzertua urriaren 11n izango da.
Altzagako Udazken kulturalaren barruan, bi kontzertu antolatu dituzte: urriaren 3an, Olaia Inziarterekin solasaldi musikatua, Ianire Aranzabal herritarrak gidatuta; eta urriaren 11n, Eñaut Elorrieta. Dohainik dira bi saioak baina gonbidapenak banatuko dituzte, eta altzagarrek izango dute lehentasuna.
Olaia Inziarte, urriak 3
Olaiaren Inziarteren saiorako gonbidapenak eskuratzeko irailaren 23 arte altzagarrek izango dute lehentasuna eta irailaren 24tik aurrera irekia da herritarrak ez direnentzat, www.altzaga.eus webgunean. Emanaldia 19:00etan izango da Altzagako Ertoetxen. 18:30ean irekiko dira ateak.
Altzagara joateko garraio publikoa jarriko dute: Itsasondo 18:25, Ordizia 18:35, Arama 18:40, Altzaga 18:45. Itzulera: Altzaga 20:45, Arama 20:50, Ordizia 20:55.
Eñaut Elorrieta, urriak 11
Urriaren 11n, berriz, Eñaut Elorrietak Aireosteko birako saioa eskainiko du Altzagako elizan. Urriaren 1 arte herritarrek izango dute lehentasuna sarrerak eskuratzeko, eta urriaren 2tik aurrera irekia da herritarrak ez direnentzat, www.altzaga.eus webgunean. Emanaldia 19:00etan izango da; 18:30ean irekiko dira ateak.
Urriaren 11n ere Altzagara igotzeko garraioa izango dela (Legorreta 18:20- Itsasondo 18:25- Ordizia (geltokia) 18:35- Arama 18:40- Altzaga 18:45). Itzulera 21:00etan izango da Altzagatik (Altzaga 21:00, Arama 21:05, Ordizia 21:15 (geltokia), Itsasondo 21:25, Legorreta 21:30).













