Saskibaloi eskola martxan jarriko da bihar, asteazkena
Bikuña kiroldegira azaldu beharko dute 18:00etarako saskibaloian jokatu nahi duten 014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoek.
Andraitz kirol elkarteak saskibaloi eskolaren ikasturte hasiera iragarri du biharko. Deialdia 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaio diren eta 2025 – 2026 denboraldian saskibaloian jokatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.
Hitzordua bihar asteazkena izango da, 18,00tan Bikuña kiroldegian. Kirol arropa eta uretarako botila bat eraman beharko dute.













