Unai Garitano kenpo kaiko munduko txapeldunari omenaldia egingo dio Legazpiko Udalak bihar
Udaletxean izango da hitzordua, 20:00etan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
-
Abuztuan Japonian kenpo kai arte martzialeko munduko txapelketa irabazi duen Unai Garitano Laurobari omenaldia egingo dio Legazpiko Udalak, bihar, 20:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Garitanok abuztuaren 10ean eskuratu zuen munduko titulua, defentsa pertsonaleko modalitatean, Getariako Itsaso Legorbururekin bikotea osatuta. Legazpiko Kenpo Kai-Bushido klubeko kidea da.













