Elkartasun Asteburua egingo dute urriaren 3an eta 4an Legorretan
Aurten, Ataxia Telangiectasia gaixotasunaren inguruko sentsibilizazioa egingo dute. Herri lasterketarako izena eman daiteke dagoeneko eta garagardo azokarako ere bai.
Legorretan Elkartasun Asteburua antolatu du Pikuk Kirol Elkarteak urriaren 3an eta 4an. Aurten, Ataxia Telangiectasia gaixotasunaren inguruko sentsibilizazioa egingo dute. Herri lasterketarako izena eman daiteke dagoeneko eta garagardo azokarako ere bai.
Ondorengoa da prestatu duten egitaraua:
Urriak 3
- 18:00. Ataxia Telangiectasia gaixotasunari buruzko hitzaldia eta kontzertua Aefat elkartearen eskutik. Herri Antzokian.
Urriak 4
- 10:00. Artisau azoka plazan.
- 11:00: Lasterketa: ibilbidea oinez (4 km) edo korrika (7 km). Izen-ematea, www.kirolprobak.com.
- Sari banaketaren ondoren, Pikukada batukada taldea.
- Eguerdian, XVI. Garagardo azoka Aldapa Haundi kultur elkarteak antolatuta. Txartelak irailaren 28ra arte egongo dira salgai, 649 72 53 55 telefonoan.













