Ordiziako Zuhaiztiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik
'Aktibatu zaitez!' lelopean, zahartzaro aktiboa bultzatzeko ikastaroak antolatu dituzte. Izena emateko epea zabalik dago.
Zuhaiztiko ikastaroak aurkeztu dituzte gaur.Loinaz Agirre. Ordiziako Zuhaizti gizarte zentroan ikasturte berriko ikastaro eskaintza aurkeztu dute, Aktibatu zaitez! lelopean. Arrakasta izaten duten ekintzak izaten dira eta 400 lagunetik gorako parte hartzea izaten da.
Jon Ander Caballero zinegotziak nabarmendu duenez, “edozein adinetan garrantzitsua da herritarrak aktibo mantentzea, eta adineko herritarrentzako ere aukera zabala eskaintzen du Zuhaizti zentroak”.
Ekintza desberdinak
Ohi bezala, eskaintza zabala prestatu dute Zuhaiztin, guztira 20: kultur ekintza eta jarduera fisikoak, informatika eta komunikazioa eta osasuna eta ongizatea. “Heldu eta adineko guztiei dei egiten diegu ekintza hauetan parte hartzeko. Azken finean interesa izan dezaketen ekintza desberdinak daude programan txertatuta, eta ziur badutela interesa pizten duen ekintzaren bat”.
Ikastaroetan Ordiziako heldu eta adineko (erretiratuak eta pentsiodunak) guztiek har dezakete parte, Zuhaiztiko bazkide izan ala ez. Dena den, Zuhaiztiko bazkide ez direnek, kuotaren %20ko igoera izango du.
Informazioa eta izen-ematea, Ordiziako Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkartean edo 943 88 92 88 telefono zenbakian. Bulegoko ordutegia: asteazkenak eta ostegunak, 10:30etik 12:30era.
Jarduerak
Kultur ekintza eta jarduera fisikoa
- Nordik Walking (berria): irailaren 29an, 09:30-12:30.
- Adimena lantzen: astelehenetan, 15:30-17:00.
- Euskara eskola: Oinarrizko mailako euskara. Asteazkenetan eta ostiraletan, 16:00etan.
- Abesbatza: asteartetan, 10:30ean.
- Eskulan tailerra: ostegunetan, 17:30ean.
- Areto dantzak: asteazkenetan, 18:00-19:30.
- Jarduera fisiko lasaia: astearte eta ostegunetan, 16:00-16:45.
- Pilates: astelehena eta asteazkena, 10:15ean.
- Erlaxazioa-yoga: Astelehena eta ostirala, 16:00-17:00, eta astearte eta osteguna, 10:15-11:15.
Gente 3.0 programa.
Teknologia berrien egunerokotasunean aplikatzeko oinarrizko tresnak eta aurreratuak eskainiko dituzte.
- Ikt jarduerak: astelehena eta asteazkena, 15:15-17:15,
- Egin izapideak Internet bidez: urriaren 29tik azaroaren 24ra.
- Gogoratzeko irudiak. Urriaren 1etik 27ra.
- Whatsapp. Azaroaren 26tik abenduaren 10era.
Osasuna eta ongizatea
- Autonomia tailerra: astearteetan, 17:30. Urriaren 7an hasita.
- Lagunen arteko irakurketa tailerra: astelehenetan, 17:00etan. Urriaren 6an hasita.













