‘Pleibak’ bertso saio musikatua Legorretan
Partaideak lau izango dira: Miren Amuriza eta Miren Narbaiza (MICE), eta Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak.
Ostiralean, 18:30ean, Legorretako Herri Antzokian, Pleibak izeneko bertso saio literario musikatua egingo dute. Miren Amurizaren Pleibak liburuan oinarritutako saioa izango da. Partaideak lau izango dira: Miren Amuriza eta Miren Narbaiza (MICE), eta Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dituzte.













