Ur txorroten parkea irekita egongo da igandera arte
Aste honetarako aurreikusitako tenperatura altuak direla eta, udalak aste bate luzatu du denboraldia.
San Ignazio auzoko ur txorroten parkea igandera arte egongo da irekita. Udalak astebete luzatu du denboraldia, aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik. Astelehenean itxita egon bazen ere, atzo berriz ireki zuten.
Ur parkeak ohiko ordutegia izango du, 10:00etatik 20:00etara.













