Aramako bertso afarirako izen-ematea zabalik
Maialen Lujanbio eta Jon Maia ariko dira bertsotan urriaren 10ean Aramako Arrikutz elkartean.
Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapelduna Araman ariko da urriaren 10ean.Alberto Elosegi. Urteroko bertso afaria egingo dute urriaren 10ean, 21:00etan, Araman, Arrikutz elkartean. Maialen Lujanbio eta Jon Maia ariko dira bertsotan. Urriaren 5era arteko epea dago bertso afarian izena emateko, 619 590 380 telefonoan. 30 euro balio du.












