Hasi dira Itsasondoko jaiak, Ijitto jaitsita
Kateorratz taldekoek irakurri dute pregoia. Igandera arte, festa giroa izango da Itsasondon.
Itsasondoarrak festa betean dira gaur arratsaldetik. Haurrek zinta karrera eta askaria egin ondoren, 18:00etan, Kateorratz taldeko kideak udaletxeko balkoira igo eta pregoia irakurri dute:
“Hemen gaude Itsasondoko Kakorratzlariak aurten pregoia esateko.
Gaur hariak etxean utzi ditugu urte guztian lanean ibili eta gero festak gozatzera etorri garelako.
Egitarau oparoa prestatu digute Festa Batzordekoak. Halere entzun degu Lady Ga Ga azkenean ez dela etorriko. Beste kontzertu bat omen dauka hitzartuta Londresen… Enfin, berak ikusiko du, ze hemen baino hobe ez da egongo Londresen.
Guk gure aportazio txikia egin nahi izan dugu. Izan ere gure ijito maiteari festatan txukun eta dotore egoteko jantzi ederrak egin dizkiogu.. Ea zer iruditzen zaizuen. Zatoz guregana maitea.
Gora Itsasondoko festak!”.
Kateorratz taldeko opariarekin, Ijittok inoiz baino dotoreago hasi ditu festak.
Udaletxeko balkoitik gozokiak bota eta buruhandiekin korrikaldiak egin ondoren, aurtengo festetako berrikuntza baten ordua hasi da: Itsasondo eta Arama arteko futbol derbia.
Gainerako ekitaldien egitaraua ondorengoa da:
Gaur
- 21:00. Herri afaria.
- 23:30. Kontzertuak: Kaleko Urdangak eta Rebel Noise.
- 01:00. DJ Bull.
- Goizaldera: Baratxuri zopa eta txokolate jana.
Larunbata, mozorro eguna
- 09:00. Goiz eresia.
- 12:00. Beitiko igoera.
- 14:30. Paella jana.
- 17:00. Kalaka jolasak.
- 19:00. Ijitto Show eta mozorroen diploma banaketa.
- 20:30. Hanburgesa jana.
- 22:00. Muxutruk erromeria.
- 01:00. Pottokis DJ-ak.
Igandea
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00-13:00. Puzgarriak frontoian.
- 12:00. Hamaiketakoa plazan.
- 15:00-17:00. Puzgarriak frontoian.
- 18:00. Pilota partida eta frontenis txapelketako finala.
- 19:30. Ijittoaren igoera.














