Udako eguraldiarekin, Udako Azoka Ordizian
Ordizian Merkatari Elkarteko hamalau establezimenduk kalera eta plazara atera dituzte salgaiak, gaur eta bihar.
Ordiziako Kaleko azoka eta Stock azoka.Loinaz Agirre. Ordizian Merkatari Elkarteak antolatuta, uda beteko eguraldiarekin, Udako Azoka egiten ari dira gaur eta bihar Ordizian. Hamalau saltokik, kalera, eta Plaza Nagusira atera dituzte udako eskaintzak.
- Kale azoka, dendaren aurrean. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Arantxa, Biñaspre, IMZ Designer wear, Kixmi, Oskarbi, Palomo, Serendipity, Uriba, Vicuña Confeccion eta Vicuña Sport.
- Stock azoka, Plaza Nagusian. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gofi Berri, Mirentxu, Ness by Esti Garcia eta Porfirio Fernandez.
50 euroko hiru erosketa bale zozkatuko dira erosketak egiten dituztenen artean.













