Aizkorpeko bost herriak Zerainen elkarturik
Zerain, Idiazabal, Segura, Zegama eta Mutiloak Bost Herrien arteko ibilaldia egin dute gaur Zerainen. Oamendira joan-etorria egin dute Zeraingo plazatik. Ondoren, bazkaria egingo dute Liztormendi elkartean.
X. Bost Herrien arteko ibilaldiko irteera.Jule Aranburu. Aizkorpeko bost herrietako mendizaleak Zeraingo plazan elkartu dira gaur 08:00etan, X. Bost Herrien arteko ibilaldia osatzeko. Txandan-txandan antolatzen duten jarduera izaten da eta aurten Zeraini egokitu zaio bere ondarea eta parajeak ezagutaraztea.
Zeraingo mendian, harria baliabide izenburua jarri diote aurtengo ibilaldiari, “inguru honetan ezkutuan ez, baina ahaztu samar ditugun zenbait leku bertatik bertara ezagutzeko; baita, leku horietako aztarnek utzi duten oroitzapenean sartzeko aukera eskaintzeko ere”.
Oamendiko gailurretik bueltan, Liztormendi elkartean bazkalduko dute elkarrekin.
Hamargarrena
2015ean egin zuten lehenengoz Bost Herrien arteko ibilaldia, Idiazabal, Mutiloa, Zegama eta Zerain Seguratik bereizi eta nork bere udala eratu zuenetik 400 urte bete zirenean. Bost Herrien Arteko ibilaldia Segura, Idiazabal eta Zegamako mendi elkarteek eta Zeraingo Liztormendi eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteen ekimenez. Ordutik, urtero elkarte batek izan du irteera antolatzeko ardura.













