Gregorio Jauregi irabazle Zubi-Buruko sagardo txapelketan
Zaldibiako Zubi-Buru elkarteko sagardo txapelketa herrikoia jokatu zen atzo iluntzean.
Gregorio Jauregi, txapelarekin, Zubi-Buru elkarteko ordezkariekin.Hitza Zaldibiako Zubiburu elkarteko sagardo txapelketa herrikoia Gregorio Jauregik (Udarneta etxea) irabazi du. Bigarrena Joxe Mari Aiestaran (Agerre baserria) izan da eta hirugarrena Joxe Mari Garmendia (Zugazti baserria).
15 sagardo aurkeztu dituzte txapelketara.













