Itsasondo-Arama derbia, aramarrentzat
Lehia estua eta emozio handikoa izan da. Bina berdindu ondoren, penaltietan aramarrak gailendu dira. Errebantxa, San Martin jaietan izango da.
Arama-Itsasondo derbia azaroaren 7an izango da.Loinaz Agirre. 14 urteren ondoren berreskuratutako Itsasondo-Arama futbol derbia jokatu zen atzo iluntzean Itsasondoko jaietan, pilotalekua jendez beteta zela.
Emozio handiko partida izan zen, eta lehia ere estua, zaleen animo sutsuekin. Bina berdindu zuten partida eta penaltietan erabaki zen irabazlea. Talde bakoitzak bost penalti jaurti zituen: hiruna gol sartu eta bi huts egin zituzten. Azkenean, penalti bat gehiago sartu zuten aramarrek.
Azaroan Aramako San Martin jaietan, itzulerako partida jokatuko dute Itsasondok eta Aramak.













