Joan Cardona irabazle Beasainen
Junior mailako 44. Beasain Proba jokatu da gaur Beasainen. Estatu mailako lasterketa izan da.
44. Beasain Probako podiuma, Beasaingo Erauskin plazan.Loinaz Agirre. Beasaingo Nafarroa etorbidetik 10:30ak baino minutu batzuk lehenago abiatu dira 44. Beasaingo Probako txirrindulariak, junior mailakoak. Goierriko errepideetan 109 kilometro osatu dituzte, hirugarren mailako Atagoiti mendatea bi aldiz, Gabiria behin eta Olaberria beste bi aldiz igota.
Bakarrik sartu da helmugan Ipar Maquina taldeko Joan Cardona, 2:37:29 denborarekin.
Hamabost segundora iritsi da hurrengo hirukotea, esprinean. Azkenik bigarrena, KH7 Ciclyng taldeko Sergio Gomez izan da, eta hirugarrena, Vizcai Hermanos taldeko Aitor Igoa.
Tarteko helmugen saria Baque taldeko Oihan Villanuevarentzat izan da; mendikoa, Aitor Igoarentzat (Vizcai Hermanos), eta taldekakoa, Purito Cycling Team taldea.













