Mozorro eguna dute gaur Itsasondon
Paella jana egin dute eguerdian, irudimenez betetako mozorroak jantzita. Ijitto Show-a ere egin dute. Bihar dute festetako azken eguna.
Mozorro eguna dute gaur Itsasondon, festetako bigarren egunean. Irudimen handiko mozorroak jantzi dituzte itsasondoarrek gaurko egunerako. Iluntzean, Ijitto Showa ere egin dute.
Gauean
Gauean ere festak jarraituko du. 20:30ean hanburgesa jana izango dute, 22:00etan Muxutruk erromeria eta 01:00ean Pottokis DJ-ak.
Gaur gauerako, itzulerarako, autobus zerbitzu berezia antolatu dute. Ordiziara eta Beasainera joango diren autobusak 01:13, 02:58 eta 04:32an aterako dira Itsasondotik. Legorretara joateko, berriz, 00:55, 02:40 eta 04:15ean.
Bihar, azken eguna
Eta biharkoa azkeneko eguna izango dute. Egun osoko egitaraua izango dute itsasondoarrek:
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00-13:00. Puzgarriak frontoian.
- 12:00. Hamaiketakoa plazan.
- 15:00-17:00. Puzgarriak frontoian.
- 18:00. Pilota partida eta frontenis txapelketako finala.
- 19:30. Ijittoaren igoera.














