Altzagan San Migel jaiak ospatuko dituzte ostiralean hasita
Irailaren 26tik 29ra bitartean ekintza ugari antolatu dituzte. Larunbat gauerako autobusak antolatu dituzte.
Teo ugari elkartu ziren iaz Altzagan.Maite Garmendia. Irailaren 26tik 29ra bitartean San Migel jaiak ospatuko dituzte Altzagan. Larunbat gauerako autobusa autobusa antolatu dute. Joateko ordutegia: Legorreta (22:30), Itsasondo (22:35), Ordiziako geltokia (22:45), Arama (22:55), Altzaga (23:00). Itzulerakoa: Altzaga (02:00), Arama (02.05), Legorreta (02:15), Ordizia (02:30), Beasain (02.35).
Irailak 26, ostirala
- 18:00. Umeentzako herri kirolak.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
Irailak 27, larunbata: mozorro eguna
- 11:00-13:00 eta 15:00-18:00. Puzgarriak.
- 18:00. Txokolate jana.
- 19:00. Triki Poteoa Alabier Eta Izer trikitilariekin.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:00. Erromeria, Balantza taldearekin.
Irailak 28, igandea
- 18:00. Herri kirol erakustaldia: Elene Ostolaza eta Udane Ostolaza harri jasotzaileak, eta Arkaitz Etxebeste eta Eneko Otaño aizkolariak.
- Ondoren. Sagardo dastaketa: Aburuza, Begiristain, Bereziartua, Urbitarte, Isastegi eta Eguzkitza.
Irailak 29, astelehena: San Migel eguna
- 13:00. Meza Nagusia.
- 14:00. Herri bazkaria eta bertso saioa, Maialen Lujanbio eta Aner Peritz bertsolariekin, eta Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.













