Ane Odriozolak urrian kaleratuko du bere hurrengo eleberria
Kostaldean kokatu du oraingoan istorioa, XVI. mendean. 'Al subir la marea' du izenburua, eta NdeNovela etxearekin argitaratuko du.
Ane Odriziola, 'El valle del hierro' liburuaren aurkezpeneanTere Madinabeitia Ane Odriozola Legazpiko idazlearen hurrengo eleberriak Al subir la marea da, eta urriaren amaieran kaleratuko du familia, Planeta taldeko NdeNovela argitaletxearekin. Oraingoan. XVI. mendeko Gipuzkoako kostaldean kokatu du istorioa.
Argitaletxeak aurreratu duenez, intrigak, traizioak eta mendekuak dira legazpiarraren lan berriaren ardatza. Zarautz da guztiaren abiapuntua, 1568. urtean, eta Irigoyen familiaren legatua eta dena hankaz gora jarriko duen emakume gazte bat, protagonistak.
Gibolako trilogiarekin abiatu zuen idazle ibilbidea Ane Odriozolak, eta berak ekoitzitako hiru liburu haien ondotik, El valle del hierro kaleratu zuen iazko negu amaieran, NdeNovela argitaletxearekin. Laster kalean izango den Al subir la marea bigarren lankidetza izango da NdeNovelarekin.













