Izaro Nieto ordiziarra, Donostiako Zinemaldian
Kimuak sailean aurkeztutako 'Dicen que tu padre' film laburreko protagonista da aktore ordiziarra.
Izaro Nieto, beheko lerroan, ezkerretik hasi eta bigarrena. Izaro Nieto ordiziarra protagonista den eta Aitor Abio bizkaitarrak zuzendutako Dicen que tu padre film laburra larunbatean estreinatu zuten, Donostiako Zinemaldiko Kimuak sailean. Lehiaketara aurkeztutako 41 film laburretatik, zazpi aukeratu dituzte Kimuak 2025eko katalogorako.
Izaro Nietok Izaroren papera egiten du, Iñigo Salinero ondoan duela. Sinopsiak dioenez, “Izaro ahizpa txikia babesten saiatzen da, haien aitaren inguruko eskandalu batetik kanpo mantenduz. Aitak, ordea, ez du gaiaz hitz egin nahi”.

Izaro Nieto ordiziarra ‘Dicen que tu padre’ film laburreko protagonista da.













