Puntu, kakorratz eta ehungintza lanen ikastaroetarako izena emateko azken egunak
Irule elkarteak emango ditu urritik aurrera, Euskaltegiaren eraikineko ganbaran duen egoitzan. Ostiralean amaituko da epea.
Tere Jimeno Irule elkarteko kidea ehungailuarekin lanean, duela hiru urte.Tere Madinabeitia Ostiralean, hilak 26, amaituko da Irule elkarteak emango dituen puntu eta telar edo ehungintza lanen ikastaroetarako izena emateko epea. Kultur Etxean eman behar da izena. Ikastaroak Euskaltegiko eraikinean duen egoitzan emango ditu Irulek.
Telar edo ehungintza ikastaroa urritik abendura bitartean emango dute, ostegunetan 17:30etik 19:30era. Hileko 36 euro ordaindu beharko da, eta plaza mugatuak dira, zortzi bakarrik daude.
Puntu eta kakorratz ikastaroa, berriz, urrian hasi eta ekainera artekoa izango da, eta asteazkenetan emango dute, 17:30etik 19:30etara. Ikastaro honetan ere 36 euro ordaindu beharko da hileko. Honetan ere zortzi plaza besterik ez daude.













