Jose Migel Arranz bizkaitarrak irabazi du Legazpiko kaleko pintura lehiaketa
Arkatza elkarteak antolatuta, larunbatean jokatu zen, 11 margolariren partaidetzarekin.
Lehiaketako lau saridunak: irabazlea, Jose Miguel Arranz (bigarrena ezkerretik), bigarrena Ricardo Azkargorta (ezkerrean), hirugarrena Eduardo Alsasua (Urdinez), eta eskuinean herritarren saria Esteban Oroz (eskuinean).Legazpiko Udala Bizkaira joan da aurten Arkatza elkarteak antolatutako kaleko pintura lehiaketaren lehen saria, Erandioko Jose Miguel Arranzek irabazi eta gero. Jose Martin Etxeberriaren omenez antolatzen den lehiaketa honek 11 margolari elkartu zituen larunbatean Legazpin.
Sari nagusiaz gain, beste hiru ere eman zituzten antolatzaileek. Bigarren saria Bergarako Rikardo Azkargortak irabazi zuen, eta hirugarrena, Gasteizko Eduardo Alsasuak. Herritarren saria, berriz, Eibarko Esteban Orozentzat izan zen.
Azken sari hori herritarren bozketa bidez aukeratu zen. Margolariek eguerdirako entregatu zituzten lanak, eta udaletxe ondoan jarri zituzten ikusgai, ikusleek gustukoena aukeratzeko. Guztira 194 bozka eman zituzten. Baina lehiaketaren arauei jarraiki, antolatzaileei ezin izan zioten eman saria bozka gehien jaso zituen lanari, aurretik beste sari bat bazuelako. Beraz, bigarren lan bozkatuenak, Orozenak jaso zuen herritarren saria azkenik.














