Ordiziako Mendizaleak, Entzia-Urbasa mendilerrora
Irailaren 28an 07:30ean irtengo da autobusa tren geltokitik. Aurrez izena eman behar da.
Ordiziako Mendizaleak Umandia mendian.Ordiziako Mendizaleak. Igandean, irailaren 28an, Entzia eta Urbasa mendilerroen arteko zeharkaldia egingo dute Ordiziako Mendizaleak elkartekoek. Arabako Opakua mendatean hasi eta Larraonan (Nafarroa) amaituko dute 13,5 kilometro inguruko ibilaldia, Arno eta Kattarri labirintoetatik eta Arteako baso sorgindutik igarota. Autobusaren irteera ordua, 07:30ean da, tren geltokitik. Izen-ematea: info@ordiziakomendizaleak.eus.













