Arantza Idigorasek irabazi du Sustraiak eta Ilintiren saria
Dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko, argazki erakusketa egin dute merkataritza elkarteko bazkideen erakusleihoetan. Ezpata-dantzarena non zegoen asmatu behar zen. Asmatu duten 400 herritarren arteko bozketan suertatu da saritua Idigoras.
Ilintiko Rafa Urtzelai, Lourdes Otaegi sariarekin, Lintxo maskota eta Sustraiak dantza taldeko Idoia Narbaiza, aurtengo maiatzaren 3ko argazkiarekin. Ilinti Sustraiak dantza taldearen eta Ilinti merkatari elkartearen artean antolatutako jokoak badu irabazlea. Arantza Idigorasek irabazi du herrian gastatzeko 100 euroko txartela.
Dantza taldea ospatzen ari den 50. urteurrenaren harira suertatu da Ilintirekin batera argazki erakusketa eta jokoa egiteko ideia. Dantzarien 50 urteko historian zehar ateratako argazkiak ikusgai jarri zituzten Ilintiko kideen erakusleihoetan hilaren hasieran, eta herritarrei joko bat proposatu zieten, 2025eko maiatzaren 3ko ezpata-dantza ekitaldiko talde osoaren irudia non zegoen galdetuz.
Argazki hori Laubide belar dendan zegoen ikusgai, eta jokoan parte hartu zutenen artean 400dik gora erantzun zuzen jaso zituzten kanpainaren azken egunerako, joan den larunbaterako. Erantzun zuzenen artean zozketa egin zuten, eta Arantza Idigorasena atera zen irabazle. Saria ezin izan zuen zuzenean jaso, eta bere ordez Lourdes Otaegik jaso zuen, Ilintiko Rafa Urtzeilairen eta Sustraiaa taldeko Idoia
Kanpaina amaitutakoan, bertan parte hartu duten alde guztiek nabarmendu dute “polita” izan dela, eta “elkarte desberdinen arteko lankidetza” gustatu zaiela, “beti baita aberasgarria elkarteentzat eta legazpiarrentzat”.














